Etxebarria "unibertso euskaldun" bihurtu dute
Eusfera Eguna ospatu zuten joan den domekan [maiatzak 17] Etxebarrian, haur eta helduak euskararen alde bateratzeko ekintzekin.
Hainbat herritar batu zituen Eusfera Egunak joan den domekan [maiatzak 17] Etxebarrian. Herriko plaza apaitzen, esperientziak partekatzen edo bertsotan aritu ziren euskara erdigunean jarriz. Haur zein heldu, herritar guztiek izan zuten bertaratzeko eta “unibertso euskaldun” bat eraikitzeko bidean parte hartzeko aukera. Altxorraren bila aritu ziren jolasean, eta haur txikienenentzat ere jolasak prestatu zituzten. Eguna gogoratzeko argazkia atera eta nagusiek kopauarekin amaitu zuren eguna.