Mutrikun erabaki dituzte basatxori kantari onenak
Txori Kantarien Euskadiko Txapelketa joan den zapatuan ospatu zuren Galdonan, eta Ismael Molanok, Aitor Mellak, Alain Carrerasek eta Honorato Costasek eraman dituzte txapelak.
Txori Kantarien Euskadiko Txapelketako irabazleak. Txori-Etxe Elakartea Euskadiko Ehiza Federakuntzak, Gipuzkoako Ehiza Federakintzak eta Txori-Etxe Elakarteak antolatuta, Euskadiko Basatxori Kantarien Txapelketa ospatu zuten joan den domekan [maiatzak 17]. Galdonamendin batu ziren basatxori kantarien jabe eta zaleak, eta lehikideek euren karnaba, karnaba mixtoak eta txoka mixtoak ekarri zituzten Mutrikuko auzora. Hala, basatxoriak aurrez aurre aritu ziren euskal lurraldeko basatxori kantari onena erabakitzeko.
Lau txapela lehiatu zituzten zapatuan, eta horietatik hiru, bizkaitarrek lortu zituzten. Txoka onenaren txapela Alain Carreras bilbotarrak eraman zuen, eta txoka mixto onenarena, Barakaldotik etorritako Honorato Costasek. Karnaba irabazlea Ismael Molano zorrotzarra izan zen. Karnaba mixto onenaren txapela, aldiz, Gipuzkoan geratu zen; Aitor Mella errenteriarrak eraman baitzuen.