Giro eder eta eguzkitsuan ospatu da Bertso Topaketa Ondarroan
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastola eta Zaldupe Eskolako ikasleak gaurko [maiatzak 22] Bertso Topaketetan batu dira, ikasturtean ikasitakoa erakusteko.
Ondarroako herriko frontoia bertsozalez bete da gaur [maiatzak 22]; izan ere, Bertso Topaketak ospatu zituzten udalerriko Zubi Zahar Herri Ikastolako eta Zaldupe Eskolako ikasleek. Ikasturteko jarduna erakutsi dute ikasleak urtero ospatzen den topaketan. Peru Vidal Gurrutxaga bertsolaria izan da irakaslea, eta emanaldiaren aurkezlea ere izan da. Arratsalde girotsua, eguzkitxua eta herrikoia izan da. Lotsak alde batera utzi eta bertso saio bat egiteko gaitasuna landu dute ikasleak.
Alexander Idoeta eta Haizea Telleria bertsolariek ere saioa eskaini zuten, eta Mikelotx abeslari eta gitarra jotzaileak zenbat abesti eskaini zituen.

Ekitaldia aprobetxatuz, topaketen barnean Arri-Botx bertso paper lehiaketako sariak banatu zituzten. Sari orokorra Julen Urriolabeitiak irabazi zuen, eta taldeko saria Bidatz Badiola Belaustegi, Lea Ikutza Gartzia, Manu Preza Gomez, Garazi Lete Guridi, June Garalde Korpion eta Nahia Bikandi Osak eskuratu zuten. Sariak banatzen Arri bertsolariak eta Botx-en alargunea egon ziren.