Orio nagusitu da Mutrikuko uretan
Isuntza, Ondarroa, Mutriku eta Busturialdeko gizonezko seniorren traineren topagune izan da Mutriku joan den zapatuan [maiatzak 23]. Oriok eskuratu du Mutrikuko 25. Bandera, Donostiarraren nagusitasunarekin amaituz.
Traineren denboraldiaren atarian, Mutrikuko 25. Bandera eskuratzeko lehia izan zen joan den zapatuan [maiatzak 23]. Donostiarra izan da azken urteetako lau banderen jabe, hala ere, Orio aurreratu zitzaion zapatuko estropadan. Isuntza, Ondarroa, Mutriku eta Busturialdeko gizonezkoen seniorrak norgahiagoka aritu ziren klasiko bihurtu den traineren erakusketan.
Erlojupeko lehian hasi zuten zapatuko jardunaldia. 10:30ean izan zen lehen txanda, eta Mutrikuko eta Busturialdeko trainerak aritu ziren norgehiagoka Hibaikarekin batera. Errenteriako trainera izan dira 21.33,49 markarekin erlojupekoan emaitza onena lortu duena. Busturialdeak egin zuen bigarren onena, 21.56,06 marka lortuz, eta Mutriku 22.27,94ko denborarekin atzean utziz. Hiru minutura Lapurdik, San Pedrok eta Arkotek egin zituzten beharrak. Arkotek egin zuen denborarik onena [21.12,35], sanpedrotarren aurretik [21.19,36]. Lapurdiko Arraun Taldea izan zen azkena, 21.22,44ko markarekin. Erlojupeko azken hirukotea Zarautzek, Santurtziko Itsasoko Amak eta Zumaiak osatu zuten. Santurtziarrak izan ziren hirugarren txandako 5556 metroak menderatu zituztenak [20.41,73]. Zumaia izan zen bigarrena lau segundo gehiagorekin, eta Zarautz azkena, 22 segundoko aldearekin.
Erlojupekoak amaitu orduko hasi zen bigarren txanda; erregularra oraingoan. Isuntza, Getaria, San Juan eta Ondarroaren arteko norgehiagokoan getaria nagusitu zen 20.19,06ko markarekin. Isuntza eta San Juanen artean sortu zen lehia. Lekeitiarrek indar erakusketa handia egin zuen, eta bi taldeek oso parekatuta amaitu zuten azken luzea, 20.28,56 eta 20.28,94 markekin. Hirugarren txanda izan zen azkena, Donostia eta Oriorren postuak erabakiko zituena. Orio nagusitu zen 20.06,54ko denborarekin, donostiarren 20.26,09ko denboraren aurretik.
Denbora markak horrela, Isuntzak bosgarren postua lortu zuen sailkapen nagusian. Ondarroak zortzigarren postua lortu zuen, eta hamabosgarrena, Busturialdeak. Hamazazpi trainera aritu ziren lehian, eta Mutriku izan zen azkena.