Sugarren Mende komikia izango dute hizpide Etxebarrian
Asisko Urmenetagaz, Sugarren Mende komikiari buruzko solasaldia antolatu dute barikurako [maiatzak 5], Etxebarriko Kultur Aretoan.
Etxebarriko Irakurketa Txokoak ateak zabaldu ditu beste behin. Asisko Urmeneta irudigile eta komikilaria Etxebarriko Kultur Aretoan izango da Sugarren Mende komikiari buruzko solasaldian. Barikuan [ekainak 5] 18:30ean Urmenetagaz solasaldian parte hartzeko aukera izango dute, eta baita aztergai izango duten komikiari buruz galdetzeko ere. Etxebarriko Euskara Batzordeak adierazi duen bezala, Sugarren Mende irakurri nahi duten herritarrek herriko liburutegian eskatu ahal izango dute.