Elkartasunez betetako zesta punta partidak jokatu ditu Gollebar Jai Alai taldeak
Joan den domekan [ekainak 16] zesta puntako partida solidarioak izan zituzten Ziortza-Bolibarren, zapatuan [ekainak 20] hasiko diren San Joan jaien aurrekari izan zirenak.
Gollebar Jai Alai Taldeko jokalariak, Ziortza-Bolibarko frontoian.Ziortza-Bolibarko Udala San Joan jaiak ate joka dituzte Ziortza-Bolibarren, eta jai giroan murgiltzen hasi dira joan den domekan [ekinainak 16] ospatu zituzten zesta punta partidekin. Gollebar Jai Alai taldeko jokalarien partidan ikusteko batu ziren herriko frontoian ziortza-bolibartarrak. Ohitura bihurtu den bezala, partida solidarioak izan ziren domekakoak. Ondarroako Karenka elkarteagaz edo Markina-Xemeingo Izarbidean elkarteagaz bat egin zuten aurreko aldietan, eta oraingoan ere, saldutako kamiseta eta jertseekin batutako dirua eskualdeko elkarteei laguntzeko izango da.