Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Inoizko jairik jendetsuenak hartu ditu Oletak

Pozik amaitu dituzte Oletako jaiak, asteburuko giro polita eta herritarren «parte hartze handia» azpimarratuz.

Oibar Uribarri Bengoetxea
Amoroto
2026/06/16

«Inoiz baino jende gehien» batu dute joan den asteburuan Oletako jaiek. Zapatuan hasi eta astelehenera arteko egitarauak  bizi-bizirik eta jendez gainezka mantendu du auzoa. Eguraldiak ere lagundu du aurten, eta bertaratu diren jai, musika eta herri kirol zaleek aurreikuspen guztiak gainditu dituzte.

Gaztetxoenen arratsaldea izan zen astelehenekoa. Bat, Bi, Hiru Festa! -k girotuta, puzgarriak eta umeen jolasak izan zituzten Amoroto eta inguruko herrietako haurrek. Gauean, Akerbeltz erromeriak jai giroko kanta ezagunenak abestu zituen, eta euren ostean DJ Arenek izan zuen gaua girotzeko ardura.

Zapatuan tortilla txapelketagaz eman zioten hasiera jaiari. Bost talde aritu ziren sukaldari lanetan, eta Amorotoko Ziortza Ikaran eta Arkaitz Madarieta izan ziren euren trebetasunak erakutsi eta tortilla onenaren saria jaso zutenak. Eguzkia ezkutatzen hasi eta gau giroan bete-betean sartu ziren herritarrak. Kittu txarangak «arin batu zuen jendea plazan», eta gaua girotzen aritu ziren Bengo abeslariaren kontzertua hasi arte. Jonkassek ere goi-goian mantendu zuen inoizko plazarik beteena, eta hala jarraitu zuten DJ Aitxek eskainitako musikagaz. Orduen jarioa ere ahaztu zuten askok, jai ona zenaren seinale: «Goizeko zortzi eta erdietan zarratu genuen txosna domeka goizean, eta bokatak eman genituen goizera arte. Asko gosaria janda joan ziren etxera».

Domekan meza eguna izan zuten Oletako zelaian, eta ostean, Naiara eta Izarra trikitilariek hauspotu zuten eguerdiko giro ona.  Arratsaldean Urtza Herri Kirol Taldea izan zen jaiaren erdigune. Sei proba egin zituzten guztira: aizkora, trontza, ingude jasotzea, beruna jasotzea, harri jasotzea, eta ardi moztaileen proba. Horiek guztiak elkartuz eta parte hartzaileen artean txapelketa bat osatu zuten: talde baten Ipar Arrinda, Unai Goitia, Irati Astondoa, Txutxi Larrazabal, Olga Artiñano eta Sara Asenjo aritu ziren. Bestean, aldiz, Joseba Attard, Iraiz Idoeta, Julen Iturraspe, Ainize Perez, Mailu, Aritz Irazabal eta Goizeder Abendibar. Norgehiagoka aritu ostean, lehenengo taldeak eskuratu zuen txapela. Hala, txapeldunek bezain pozik amaitu zuten eguna antolatzaileek: «eguraldiak lagunduta eta publikoaren berotasunarekin giro atseginean egon ginen igande arratsaldean».

Urtza Herri Kirol Taldeko kideak Oletan.Urtza Herri Kirol Taldea

Plaza goraino bete ostean, balorazio «oso ona» egin dute herrian, eta oso eskertuta agertu dira antolakuntzan aritu diren herritarrekin eta jaietara bertaratu diren pertsona guztiekin: «Zapatuan, domekan eta astelehenean, jendea beharrerako prest egon da».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.