Jaialdi feminista antolatu du Morelarrek
Ikasturteari amaiera emateko, zapaturako [ekainak 20] egitaraua antolatu du Markina-Xemeingo Morelarre talde feministak.
Markina-Xemeingo Morelarre talde feministak ikasturte amaierako jaialdia antolatu du zapaturako [ekainak 20]. “Saretzeko, sortzeko eta elkarregaz gozatzeko” egun erdiko egitaraua antolatu dute, Arte Eskolan eta Akerbeltz gaztetxean eskainiko dituzten tailer eta kontzertuekin. 18:00etan batuko dira Mikele Sotilek antolatutako bixigintza tailerrean. Hortik, 19:30ean, gaztetxera egingo dute bidea luntxaz gozatzeko. 20:30ean Anuk eta Elene usurbildarrek kontzertu akustikoa eskainiko dute, arratsalde lasai bat girotzeko. Gau giroan murgilduta, Oxen MJ eta Lumatzak MJ izango dira gaua girotzeko arduradunak.