Lokaletan, plazan eta frontoian bizi dituze San Joan jaiak
Aulestiko plazak eta Ziortza-Bolibarko frontoiak bazkari herrikoiak hartu ditu gaurkoan [ekainak 20]. Jai giroak, bazkariak eta musikak batu ditu herritarrak, eta familia eta lagun artean ospatzen ari dira San Joan jaiak.
San Joan jaietako herri bazkaria egin dute Ziortza-Bolibarko frontoian. San Joan jaietan murgilduta daude gaur [ekainak 20] Aulestin eta Ziortza-Bolibarren. San Joan bezperako suak biztu baino lehen, hainbat dira herritarrek astebururako antolatu dituzten ekintzak, eta horien artean, bazkari herrikoiak izan dira gaurkoan, herritarrak batzeko aitzakia.
Herriko plaza bezain bizirik egon dira Aulestin lokalen barrualdeak. Suaren inguruan eta errezetaren sekreturik argitaratu barik, paella prestaketan aritu dira kuadrillako adituenak. Lasaitasun osoz aritu dira batzuk, presaka beste batzuk, izan ere, 14:30erako aurkeztu behar izan dute euren paella, epaimahaiak dastatu ahal izateko. 23 paella aurkeztu dituzte orotara, eta bazkaldu baino lehen banatu dituzte sariak. Pozez hartu du Elena Guenetxeak laugarren saria, Alerta Gorria izeneko paella izan da hirugarrena eta Haize Boladi, bigarrena. Lehen sariduna ezagutzeko jakinmin handia izan du plazak, hala, segituan iragarri dute Bielsa paella izan dela aurtengo sanjoanetako onena. Bazkaria amaituta, zozketa eta jolasak izango dituzte plazan. Gau giroan sartuta, Jaire taldeak girotuko du festa. Aulestiarrek beste lau egun dituzte aurretik ospatzeko, eta San Joan sua, sobra sariketa, herri kirolak edo esku pilota partiduak antolatu dituzte horietarako.

Bigarren saridunak.

‘Bielsa’, irabazle.

Elena Guenetxea laugarren sariagaz.

Hirugarren saridunak.
Hi! Bizirik.Ā Aulesti hikaz aritzeko plaza bihurtu da gaurkoan. Hika indartzeko bidea zabaldu nahi du Aulestiko Euskara Taldeak, eta hala aritzeko erronka hori proposatu die herritarrei; herri txikiek bizirik dirauten bezala, hikak ere bizirik iraun dezan.

Ziortza-Bolibarren ere, San Joanak elakarregaz batzeko festak izan ohi dira. Giro herrikoi, alai eta koloretsu baten, frontoia bete dute bazkalorduan, eta Aulestin egin duten bezala, herriko taldeek prestatutako paella jateko batu dira mahai inguruetan ziortza-bolibartarrak. Txupinazo eguna izan da gaurkoa, eta goizean bezala, festa giroa izango dute arratsaldean Txerokiak taldearen eskutik. Umeen eguna dute bihar [ekainak 21], Zeargoi Dantza Taldearen emanaldiagaz; Sorgin Gaba martitzenean [ekainak 21], sorginet a pertsonaia mitologikoen antzezpenagaz eta San Juan suagaz; eta San Juan eguna eguaztenean [ekainak 24], sobre erakusketagaz.
