Urreisti-Sorozabal eta Erkiaga-Atain finalerdietan daude
Txanika eta Salegi estreinatu ziren barikuan [ekainak 19] Markina-Xemeingo Grand Slamen. Erkiaga-Atain bikotea da A mutzoko liderra. B multzoan Urreistik eta Sorozabalek ez dute hutsik egin.
Urreisti-Sorozabal eta Erkiaga-Atain dira Markina-Xemeingo Grand Slameko bigarren jardunaldiko irabazleak.
Javier-Zabala bikotea eduki zuten aurrez aurre Urreistik eta Sorozabal. Bi setak irabazita lortu zuten garaipena mutrikurrak eta biarriztarrak (6-15 eta 8-15). Garaipenagaz, zortzi puntu irabazi dituzte guztira.
Bigarren partidan, Julen Basterra Txanika eta Eñaut Salegi estreinatu ziren, atariko neurketak irabazi ostean. Aurreko asteko irabazle Aritz Erkiaga eta Gorka Mugartegi Atain-en kontra jokatu zuten, eta ispastertarra eta markina-xemeindarra 13-15 eta 10-15 markagailuagaz nagusitu ziren.

A multzoan, Erkiaga-Atain bikoteak 7 puntu ditu; Barandikak eta Ibarzuleak bigarren postua dute momentuz, puntu bakarragaz; eta Txanika eta Salegi azken postuan daude 0 puntugaz. B multzoari dagokionez, Urreisti-Sorozabalek 8 puntu dauzkate. Goitia eta Basque bigarren postuan daude -5 puntugaz. Azken lekuan Urrutia-Zabalan daude, -16 puntugaz.
Hurrengo jardunaldia barikuan [ekainak 26] jokatuko dute, eta irabazleek finalerdiak osatuko dituzte, Erkiaga-Atain eta Urreisti-Sorozabal bikoteekin batera.