Alazne Solabarrieta hil da Venezuelako lurrikaretan, Jose Maria Solabarrieta Ondarroako alkate ohiaren biloba
Momentuz, 32 hildako eta 700 zauritu egon dira Venezuelan izandako bi lurrikaretan. Hala ere, biktima askoz gehiago egongo direla iragarri dute, datuetan La Guaira ingurua oraindik ez baitute kontuan hartu.
Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteak jakitera eman dutenez, gutxienez 32 pertsona hil dira eta 700 baino gehiago zauritu Venezuelan bart — Euskal Herrian gauerdia zenean, Venezuelako 18:00etan — izandako lurrikara bikoitzaren ondorioz. Richter eskalari dagokionez, 7,2 eta 7,5 graduko lurrikarak izan dira, eta ohartarazi dute, aipatutako zifrek ez dutela barnebiltzen La Guaira estatuko biktima kopurua; izan ere, bertan jo dute gogorren lurrikarek. Hildakoen artean, Alazne Solabarrieta dago. Antza denez, Solabarrieta zegoen eraikina egoera “oso txarrean” zegoen; bere bikotekideak etxetik irteteko aukera eduki du.
Solabarrieta Caracasen jaio zen, baina jatorri ondarrutarra zeukan. Jose Maria Solabarrietaren biloba zen. Azken hori Ondarroako alkatea izan zen Bigarren Errepublikan eta Venezuelan erbesteratua 36ko gerraren ostean. Eusko Jaurlaritzako Uren zuzendari ohia eta Bizkaiko Lurralde Ekintzako eta Ingurumeneko foru diputatu ohi María Esther Solabarrietaren lehengusina zen.