40 lagunek parte hartu dute Ipar martxan
Barikuan [ekainak 26] Ipar martxa egin zuten Lekeitio Lagunkoiaren ekimenez, taldearen X. urteurren ospakizunen barruan.
Pasaden barikuan [ekainak 26] 40 lagunek Ipar martxan parte hartu zuten. Aurten, Lekeitio Lagunkoiaren X. urteurrenaren ospakizunen barruan kokatu dute ekintza. Lekitto Bedarrak eta udaleko kirol patronatuak lagundu dute ekintza “ahaztezina” antolatzen.

Arratsaldean ekin zioten ibiblbideari, baina abiatu aurretik, azalpenak eman eta bastoiak banatu zituzten. Partaideak Lea-Artibai, Bilbo, Elorrio eta Zornotzakoak izan ziren. Sosoaga doladan hasi ziren, eta bertan egindako auzolan eta bertako ezaugarriak azaldu ziren. Ostean, moilatik jarraituz, herria zeharkatu zuten, guztira 3,5 kilometroko ibilbidea egin zuten. Ondoren, Argaizto parkean bertan ipinitako mahats-parrak eta Anton Txakoli Pipasek egiten duen zainketa azaldu zuten antolatzaileek. Hortik, basora abiatu ziren. Amaieran, Uribarren zaharren egoitzara ailegatu ziren, eta bertako egoiliarrek batera bertako arbolak ezagutu eta elkar ezagutzeko aukera eduki zuten parte hartzaileek. Ez hori bakarrik, antolakuntzak azaldu du zaharren egoitzatik “biziki” eskertu dutela horrelako ekintzak bertan antolatzea: “Erresidenteak asko pozten dira kanpoko jendea hurbiltzen denean”.
