Klik Mutriku Energia Komunitatearen lehenengo Batzar Orokorrak Zabieleko aretoa bete du
Klik Mutriku Energia Komunitateak lehenengo Batzar Orokorra egin zuen astelehenean [ekainak 29], eta bertako kideek balorazio "oso ona" egin dute.
Mutriku Klik Energia Komunitatearen lehenengo Batzar Orokorra. Mutriku Klik Energia Komunitatea. Klik Mutriku Energia Komunitatearen lehenengo Batzar Orokorra egin zuten astelehenean Zabiel kultur etxean, eta komunitateko kideek ekimenaren balorazio “oso ona” egin dute: “Oso ondo joan zen lehenengo Batzar Orokorra. Aretoa ia bete egin zen, eta jendea gustura gelditu zen emandako azalpenekin”.