Lekeitioko dendek pegatinak jarri dituzte, umeek telefonoz deitu behar dutenerako
'Altza burua Lekitto' taldeak eta Lekeitioko Udalak antolatutako ekimenak harrera "oso ona" eduki du.
“Altza burua Lekitto” taldeak eta Lekeitioko Udalak umeek telefonoz deitu behar dutenerako pegatina berdeak ipini dituzte herriko saltokietan. Modu horretan, Gurea erabil dezakezu pegatina berdea daukaten komertzioek bertatik deitzeko aukera emango diete umeei. Umeek mugikorra izateko adina atzeratu nahi da ekimen honen bidez, mugikorraren erabilerak dakartzan arriskuagatik. “Jolastu, irakurri, gozatu, berba egin, hitzegin…”, adierazi dute Altza Burua elkarteko kideek.
Momentuz, harrera “oso ona” izan du ume, familia eta saltokien artean.