Udako merkatu txikien denboraldiari hasiera emango diote Mutrikun, zapatuan
Zapatuan [uztailak 4] Merkatu Txiki gastronomikoa egingo da Mutrikuko portuan, 11:00etatik 15:00etara.
Uda hasi berri den honetan, udako merkatu txikien denboraldia martxan da Mutrikun. Hala, zapatuan emango diote hasiera Merkatu Txiki gastronomikoarekin: 11:00etatik 15:00etara, Mutrikuko portuan jarriko dituzte postuak.
Mutrikuko eta inguruko artisau eta ekoizleen produktuak egongo dira salgai zapatuan: “Bertako ekoizpena, kalitatezko produktuak eta hurbileko merkataritza sustatzea da ekimenaren ardatz nagusia”. Mutrikuko Udaletik azpimarratu dutenez, ekimena herritar zein bisitari guztiei zuzenduta dago, eta bertaratzeko deia egin die denei: “Giro atseginean bertako produktu gastronomikoak eta artisau lanak ezagutzeko aukera paregabea izango da!”.