Ondarroako ballet eskolaren ibilbidea goraipatuko dute 'Uheri' emanaldiagaz
'Uheri, ereinddakun oihartzune' emanaldia egongo da zapatuan [uztailak 4] Ondarroan, 22:30ean, herriko frontoian. Sarrera guztiak agortuta daude.
Dantzarteko dantzariak Ondarroako herriko frontoia Dantzarte ballet eskolaren ibilbidearen testigu izango da zapatuan [uztailak 4], 22:30ean, Uheri, ereinddakun oihartzune izenburupean. Izan ere, eskola sortu zuen Maitane Uribek erretiroa hartuko du aurten, eta horregatik, omenaldi bat eskainiko diote Dantzarteren ibilbideari, eta Uriberi, egindako lanagatik. Antolatzaileek aurreratu dutenez “sorpresaz betetako” omenaldia izango da.
Sarrerak segituan bukatu zirela azpimarratu dute antolatzaileek, eta “pozik” agertu dira herriaren erantzunagaz. Hala ere, sarrerarik barik gelditu direnek, Radixu Irratian eukiko dute omenaldia zuzenean entzuteko aukera, ekitaldiaren ordu berdinean.