Giro herrikoian ospatu dute Martin Deunaren Eguna Ispasterren
Musika lagun, giro herrikoia nagusitu zen domekan [uztailak 5], Ispasterko baselizan.
Ispasterreko Martin Deuna EgunaIspasterko Udala Domekan Martin Deunaren jaiak ospatu zituzten baselizan ispastertarrek. Giro herrikoian, hamaika bizilagun batu ziren, musikaz girotutako ospakizunetan. Bertan, txalapartako erakustaldiaz eta pandero eta trikitixa soinuez gozatu zuten. Gainera, arratsaldean, mus eta briska txapelketak jokatu ziren.
Museko irabazleak Julen eta Iñaki izan ziren, Bingen eta Javik bigarren postua lortu zuten eta Kobe eta Okak, berriz, hirugarrena. Briskako irabazleak, aldiz, Bego eta Jesus izan ziren, Agus eta Asun sailkatu ziren bigarren eta Felu eta Juanita hirugarren.
