Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lujuak eta Estradak irabazi dute XVIII. San Migel Rallysprinta

56 taldek lehiatu zuten zapatuan [uztailak 4] Elgoibar eta Etxebarria batu zituen erlojupekoa; eskualdeko 30 parte hartzaile egon ziren.

XVIII. San Migel RallysprintaEME
Nerea Rodriguez Iñarra
Etxebarria
2026/07/06

GT eskuderiako Xabier Lujuak eta Jesus Estradak irabazi zuten zapatuan [uztailak 4] XVIII. San Migel Rallysprinta, Alpine A110gaz.

56 taldek parte hartu zuten, hau da 112 pilotu-kopilotuk. Horietatik, emakumezko pilotu bi eta hamasei kopilotu egon ziren. Eskualdeko parte hartzaileei dagokienez, 30 parte hartzaile inguru izan dira. Emakumez osatutako klub aitzindari eta bakarra da EME, eta bertako kideak «pozik» daude rallysprintak izandako erantzungaz. Parte hartzaile kopuruagatik ez ezik, batik bat, boluntarioen lanagatik daude pozik. 

Erlojupekoa Elgoibarren hasi eta Etxebarrian amaitu zen; pilotuek hiru aldiz egin zuten ibilbidea; guztira, 94,65 kilometro osatuz. Lujuak eta Estradak «erritmo bizia eta lehia handia» jarri zioten lasterketari, hiru igoaldietan nagusituz Alpine A110 “ikusgarriagaz”. Eguna buruz buru borrokan igaro zuten irabazleek, bigarren postua lortu zuten Aitzol Apalantza eta Aitzol Lejardigaz (Hyundai i2N Rally2). Hirugarren postua, aldiz, Gorka Antxustegi eta Jon Arrazola markina-xemeindarrentzat izan zen –eskualdeko lehenengo sailkatuak izan ziren–, Renault Clio Williamsgaz.

Sari banaketara bertaratu ziren Elgoibar, Etxebarria eta Markina-Xemeingo udal ordezkariak, baita Euskal Automobilismo Federazioko lehendakaria ere. 

Antolatzaileak «oso pozik» daude, eta balorazio positiboa egiten dute. “Hasi ginenean zazpi emakume ginen, hamarrera ez ginen heltzen eta, gaur egun, 20ra heldu gara; zerrenda batzuetan, 30era ere bai. Eboluzio oso oso positiboa da. Gutxinaka, bagoaz”.

Antolakuntzatik aipatu dute ezustekoren bat egon bazen ere, “bizkor eta modu egokian” kudeatu zela. Gainera, haien esanetan, parte hartzaileen eta ikuslegoaren jarrera zuzena izan zen, eta inguruak eguna bukatzerako txukun utzi zituzten. Eskuderiako kideek aipamen berezia egin nahi izan diete beste behin proba aurrera eramateko boluntario  aritu diren guztiei, eta datorren urtean erlojupekoa aurrera eramateko ahaleginean jarraituko dutela jakinarazi dute. 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.