Hondakin bilketa egingo dute Mutrikuko Alkolea hondartzan
Uztailaren 21ean [martitzenean] Surfrider eta Plastimpactek plastiko bilketa egingo dute Mutrikuko Alkolea hondartzan.
Surfrider eta Plastimpactek plastiko bilketa jardunaldia egingo dute Mutrikuko Alkolea hondartzan, Ospar monitorizazio programaren baitan, uztailaren 21ean [martitzenean]. Hondartza gaineko aparkalekuan batuko dira 15:30ean, eta aurretiaz izena eman beharko da Surfrider edo Plastimpacten webgunean.
Urtean lau aldiz egiten dira Ospar bilketak: urtarrilean, apirilean, uztailean eta urrian. Hala, Bizkaia eta Gipuzkoako hondartza berdinetan egiten dituzte bilketak, Europako protokoloa jarraituz, “urtaro bakoitzean itsasotik zer hondakin iristen diren jakiteko eta egon daitezkeen aldaketak antzemateko”. Bilketan hondakinak batzeaz gain, saikatu eta zenbatu ere egingo dira. Gainera, bildutako hondakinak martxan dauden ikerketa zientifikoetan ibiliko direla azpimarratu dute, “Surfriderren eta Plastimpact proiektu europarraren arteko lankidetzari esker”.