Munduko pilotaririk onenak, zuzeneko musika eta DJak batuko dira Ispasterren
Zapatuan [uztailak 11] 18:00etan, Ispasterko frontoian jaia egingo da, eta sarrerak eskuragarri daude.
Basquemotionek Summer League antolatu du uztail osorako. Pala, zuzeneko musika eta ikuskizunak nahastuko dituzte, “frontoia esnatzeko” helburuagaz. Jaialdia herriz herri ospatu dute –Lezama, Sestao,…– eta zapatuan [uztailak 11] Ispasterren txanda izango da. Bertan, Maldonado-Alkorta eta Zubiri-Ibai Perez bikote palistek jokatuko dute.
Jaialdia 17:30ean hasiko da, eta 19:00ak arte bertatutakoak “munduko pilotari onenen” aurkezpenaz eta Summer League zirkuituko partidaz gozatzeko aukera edukiko dute. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude.