53 ikasleek parte hartu dute Lekeitio Lagunkoiaren azken ekintzan
Plaza Beltzeko hormak margoztu dituzte LH1 eta LH2ko ikasleekin, eta datorren eguaztenean [uztailak 15] talde berri bategaz egingo dute ekimena.
Atzo [uztailak 7] Lekeitio Lagunkoia taldeak udalekuetako LH1 eta LH2ko 53 ikasleekin ekintza bat antolatu zuen, umeek Lagunkoia zer den eta zer egiten duten ezagutzeko helburuagaz. Udalekuetako begiraleek jolasak antolatu zituzten eta, bitartean, taldekoek fruta broxetak egin zituzten. Ostean, Plaza Beltzeko hormak margoztu zituzten umeek. “Umeek asko gozatzen dute Plaza Beltzeko margo horman bere irudimena islatzen”. Ez hori bakarrik, taldekoek gurasoak sentsibilizatu nahi dituzzte, umeak plazara joan daitezen.

Ikasle gehienak Lekeitiokoak ziren, baina eskualde eta ingurukoek ere parte hartu zuten – mendexarrek, amorototarrek, ispastertarrek, gernika-lumotarrek eta bilbotarrek–.
Datorren eguaztenean [uztailak 15] talde berri bategaz egongo dira bertan, eta margoztutakoa San Antolin jaiak arte mantenduko dute, umeen senideek ikusteko aukera izan dezaten. Ostean, bermargotu egingo dute, berriz ere artista berriek erabili dezaten.
