Lekeitio FTk eta Artibai FTko Txomin Abasolok Leartigolen saria jaso dute
Amaikak-Bateko Ainara Anakabe eta Janire Prieto ere saritu ditu komunikazio proiektuak.
2026ko Leartigol SariaLeartigol Urtero legez, kirol denboraldiaren amaieragaz batera, Leartigol proiektu herrikoiaren sariak batzen dira: atezainik onenaren saria, golegilerik onenarenam, erregulartasunaren saria eta Leartigol saria (denboraldiko talderik onena).
Leartigol Saria, hau da, denboraldiko talderik onenaren saria Lekeitio Futbol Taldearentzat izan da, 69 puntugaz. Erregulartasunaren saria Markina-Xemeingo Artibai Futbol Taldeko Txomin Abasolo jokalariarentzat izan da, 40 puntugaz. Golegilerik onena Debako Amaikak-Bat Futbol Taldeko nesken taldeko Ainara Anakabe izan da, 24 golegaz. Atezainik onena, berriz, talde bereko Janire Prieto izan da.
Leartigol proiektua 2012ko udazkenean jaio zen futbolari buruzko ikus-entzunezko komunikazio proiektua da, Internet bidez eta euskaraz. Bere helburu nagusia Lea-Artibai, Mutriku eta Debako futbol taldeen bozgorailu izatea da. Lea-Artibai, Mutriku eta Debako futbol taldeek urte osoan egiten duten esfortzua aintzat hartzen du proiektuak, denboraldia amaitzen denerako hoberenak saritzeko.
