Santiago eta Santa Ana jaiak antolatzeko bilera egingo dute barikuan
Hamaika ekimen antolatu behar dituzte Ispasterren ospakizunetarako, eta jai batzordekoak laguntzaile bila ari dira.
Barikuan [uztailak 17] 19:00etan Santiago eta Santa Ana jaiak antolatzeko bilerarako deia egin du Ispasterko Udaleko jai batzordeak. Hamaika betebehar daude ospakizunetara begira, eta boluntarioak behar dituzte guztiak aurrera ateratzeko. Horren harira, adierazi dute taldean lan egiteak “lana zatitu eta emaitzak bidertzaken” dituela.
Jaiak hasi aurretik egongo da zer eginik: inguruko herrietan kartelak ipintzea, agertokiaren muntaketa, banderatxoak eta Ispaster jaietan kartela jartzea herriko sarreretan eta muserako mahaiak prestatzea. Uztailaren 24an, Santiago Egunaren bezperan, pertsona bat edo bi beharko dira danborradan zapiak jartzeko eta mahaiak ipini, kendu eta batzeko. Santiago Egunari [uztailak 25] dagokionez, laguntza beharko dute goizeko kaleko garbiketarako, muserako, herri kiroletako aulkiak jarri eta batzeko. Santa Ana Egunean [uztailak 26], aldiz, goizeko kaleko garbiketarako eta kroserako boluntarioak behar dira eta eguerdiko ikuskizunerako aulkien arduradun bat. Uztailaren 27an, Santanatxu Egunean, goizeko kaleko garbiketarako, herri bazkarirako, boluetarako eta mozorroetako aulkien ardura edukitzeko beharko da laguntza, eta uztailaren 28an, azkenik, goizeko kaleko garbiketa eta desmuntatze lanak egiteko.
Ispasterko Udalak jakinarazi du bilerara ezin denak joan eta jaietan laguntzeko prest dagoenak izena eman dezakeela udaletxean (94-684 29 99) edo WhatsApp bat idatzi 618 92 05 23 zenbakira.