Euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatu dute
Zubi Zaharrean batu ziren atzo [uztailak 14] ondarrutarrak, euskal selekzioarek ofizialtasuna eskatzeko.
Zubi Zaharra bete zuten ondarrutarrek. Turrune. Martitzenean euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko kalera atera ziren euskal herritarrak. Izan ere, uztailaren 14a ez zen ausaz aukeratutako eguna izan. Munduko Futbol Kopan egun seinalatua izan zen: Espainiako eta Frantziako selekzioek finalerdietan jokatu zuten elkarren kontra. Hori baliatuz, Euskal Herriko txoko ezberdinetan kaleak hartu zituzten Ez gara espainolak ezta frantsesak ere, gurea euskal selekzioa lelopean.
Ondarroan Zubi Zaharrean elkartu ziren partida hasi baino ordu erdi lehenago, ikurrinak eta aldarriak astinduz. Horrez gain, herriko kaleetan zehar kalejira ere egin zuten, bozgorailuetatik aldarrikapenak eginez: «Espainiako eta frantziako selekzioei boikoit. Gurea, Euskal selekzioa. Ez da partida bat, Euskal Herriarenganako zapalkuntza da!».
Bideoa: Turrune.