'Paloteotik fandangora' emanaldia eskainiko du Gure Ametsa Dantza taldeak, zapatuan
Zapatuan [uztailak 18] Goiko Plazan eskainiko du Gure Ametsa Dantza taldeak emanadia.
Mutrikuko Udalak antolatutako udako kultur emanaldien artean, Gure Ametsa Dantza taldeak Paloteotik fandangora ikuskizuna eskainiko du zapatuan [uztailak 18], 20:00etan, Goiko Plazan.
Dantza taldetik adierazi dute aurtengo saioa “xumea” izango dela: “Dantza tradizionalen sustraietara itzuliko gara”. Dantza herriaren parte dela aldarrikatu nahi dute dantzariek; hortaz, herritarrak gonbidatu nahi dituzte zapatuko emanadira, baita amaierako Larrain dantza batera egitera ere: “Herritar guztiak gonbidatuta zaudete dantza eta kulturaz beteriko iluntze honetaz gozatzera”.