Lara Larrañagaren 'Andrak Andramaixetan' kartelak irabazi du Andra Mari jaietako kartel lehiaketa
Lara Larrañaga Salegi ondarrutarraren 'Andrak Andramaixetan' kartelak iragarriko ditu aurtengo Andra Mari jaiak. Bigarrenez irabazi du lehiaketa Larrañagak; lehenengoa, 2024an irabazi zuen.
Lara Larrañaga udal ordezkariekin.Ondarroako Udala. Herritarren botoen %30,58 jaso ditu irabazlearen lanak: 375 bototatik 115. Gainera, bigarrenez irabazi du aurten ondarrutarrak lehiaketa; lehenengoa, 2024an irabazi zuen.
Adineko emakumeei keinua egin nahian, hiru emakumeren ilustrazioa egin du Larrañagak kartelean: “Normalean, jai giroan, bigarren planoan geratzen den kolektiboa da, beti gazteekin lotzen baititugu horrelako ekimenak. Beraz, Ondarroako hiru andre egiteko ideia izan nuen, parranda giroan. Gainera, niri ere, pertsonalki, horrela egotea gustatuko litzaidake nagusitan: nire lagunekin jai giroan”. Kartelean agertzen diren elementuak ere azpimarratu ditu Larrañagak: “Hiru andra agertzeaz gai, herriarekin zerikusia zeukaten elementuak ere jarri ditut; besteak beste, ezkatak eta Zubi Zaharra”. Horrez gain, Palestinaren aldeko borrokari edota LGTBIQ+ mugimenduari ere egin dio aipamena.
