Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Mutrikuko Gaztetxea omendu dute Malen jaietako Gazte Egunean

Gazte Egunarekin eman diote hasiera gaur [uztailak 21] Mutrikuko Malen jaiei. Aurtengo omendua Mutrikuko Gaztetxea izan da.

Garazi Burgoa Aldarondo
Mutriku
2026/07/21

Gerizpean babesteko Beheko Plazako izkinak bete dituzte gaurkoan mutrikuarrek. Izan ere, eguraldi eguzkitsuarekin eman diote hasiera Malen jaietako Gazte Egunari. Gaurkoan [uztailak 21] txupinazoa bota bezain laster, Bizixo Jai Konpartsako gazteek mikroa hartu dute, aurtengo omendua zein izango den ozen esateko: “Aurten, zalantzarik gabe, Mutrikuko Gaztetxea aukeratu dugu. 25 urte pasatu dira lehenengo gazte talde batek herrian espazio libre eta autogestionatu baten aldeko apustua egin zuenetik. Gazteak antolatzeko modu bat eraiki zen, elkartzeko leku bat sortu zen, herriko gazteei ahotsa eta protagonismoa emateko tresna bat. 25 urte geroago, balore horrek bizirik diraute”. Aurten, Mutrikuko Gaztetxeak 25 urte bete dituenez, ibilbide guzti horretan egindakoa goraipatzeko eta balioan jartzeko egin diote gaurko omenaldia. 

12:30erako eman diote hasiera egunari herriko gazteek, eguerdian egin duten bazkarirako mahai muntaketarekin. Ondoren, karropoteoarekin alaitu dituzte herriko kaleak, eta 14:30ean bota dute txupinazoa Bizixo Jai Konpartsako kideek. Suziriak eztanda eginaz batera igo dira oholtzara konpartsakideak: “Biziko Jai Konpartsatik hilabete luzez egitarau zabal, parte hartzailea eta alternatiboa antolatzen murgilduta egon gara. Gure helburua izan da Malen jaietan txosnagunea jai eta aldarrikapenerako gune bihurtzea”. Gainera, aipatu dute, azken urtean jende berria batu dela konpartsara, eta “berri pozgarria” dela: “Hori ikusita, gonbidapen zabala egin nahi diegu herritarrei, konpartsara batzeko. Izan ere, gaur hasi eta domekara arte gozatuko ditugun Malen jaiek atzetik lan asko dakarte, eta hori guztia posible egiteko beharrezkoa da gazteon antolakuntza”. 

Gainera, bi gazteek aipamena egin diote atzo Malen jaietan erasorik ez! lelopean egindako elkarretaratzeari: “Atzo ozen aldarrikatu genuen Malen jaietan ez dugula inolako erasorik onartuko, eta gogor borrokatuko ditugula. Aurrean izango gaituzue!“. 

Omendua, Mutrikuko Gaztetxea. Aipatu bezala, aurten, Mutrikuko Gaztetxea omendu du Bizixo Jai Konpartsak, gaztetxearen 25. urteurrenean. Horrez gain, azken denboraldian gaztetxeak jasaten ari diren “errepresioa” salatu dute: “Etxegabetzeak, isunak, mehatxuak eta kriminalizazio kanpainak bihurtu dira askotan gazte antolakuntzaren egunerokotasuna. Gaztetxeen kontra jotzen dute, herrian gazteok gure espazio propioak izateko eskubidearen kontra, eta gazteak modu aske baten antolatzeko daukaten eskubideen kontra. Horregatik, gaur hemendik argi esan nahi dugu: gaztetxea defendatzea herria defendatzea da. Gaztetxeak defendatzea guztion etorkizuna defendatzea da”. 

Omenduari egindako hitzartzearen ondoren, argazkia atera dute guztiek, eta gero Egaña gunera joan dira bazkaltzera. Antolatzaileek zehaztu dutenez, aurten, 330 lagun batu dira bazkaritan, eta 500 lagun baino gehiagok erosi dute Gazte Eguneko kamiseta. Bazkalostean zunba egongo da Egaña gunean. 

Bestalde, 18:00etan Malen jaietako txupinazoa botako da, eta ondoren, Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren eta txistu taldearen kalejira egongo da. Gero, dultzaineroen txanda izango da. Horrez gain, 19:00etan, esku pilota jaialdia egongo da Miruaitzen, eta iluntzean, Gure Ametsa Dantza Taldeak Larrain dantza herrikoia egingo du Goiko Plazan. 

20:30ean txaranga a la mutrikuarra aterako da kalerik kale, eta 23:00etan Mandazketa elkarteak antolatutako danborrada egongo da. Egunari amaiera emateko, DJ Urgozo, eta DJ Farrukitas igoko dira txosnaguneko oholtzara. 

Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026
Mutrikuko Gazte Eguna, 2026

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Bizkaia, Kultura

AEBetako zenbait blues «izarrek» banda bat sortu dute propio Bilboko jaialdirako

Euskal Herria, Bizkaia

Aurrerapausorik ezean, mobilizazioei eutsiko diete Bizkaiko zahar etxeetako langileek

Euskal Herria, Bizkaia

Leioako asto probetako abereek jasaten duten sufrimendua gaitzetsi dute 600 albaitarik

Euskal Herria, Bizkaia

362 etxebizitza eraikiko dituzte Basaurin, «errenten prezioak mugatzeko»

Bizigiro, Bizkaia

Talentu klasikoen bila

Bizigiro, Bizkaia

Aspaldi urratutako bideetan

Euskal Herria, Bizkaia

«Justizia» eskatu dute Santurtziko Udaltzaingoaren esku hartze baten ondoren hildako gaztearentzat

Gizarte zerbitzuetan dagokien partearen kargu egiteko eskatu die Bilbok Bizkaiko gainontzeko udalei

Ekonomia, Bizkaia

Bilboko portuko erdiko kai berriko lanak lau urtez atzeratuko dira gutxienez

Kultura, Bizkaia

Txapel Reggae jaialdia eginen dute bihar Armintzan

Euskal Herria, Bizkaia

Herritar bat ikertzen ari dira ziberiruzurrak egitea egotzita

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.