Mutrikuko Odol Emaileen Delegaritza taldekide berrien bila dabil
Delegaritza urte bukaerara arte egongo da martxan, eta horregatik, ordezko talde baten bila ari dira. Bestalde, abuztuaren 7rako (barikua) odola ateratzeko hitzordua jarri dute.
Odola emateko autobusa Debabarrena eta Debagoieneko Odol Emaileek jakinarazi dute Mutrikuko Delegaritza urte bukaerara arte egongo dela martxan eta ordezkatuko duen talde berri baten bila ari direla. Interesatuak Regina Bilbaorekin eta Alaitz Zubiaurrerekin jarri behar dira harremanetan.
Beste alde batetik, odola emateko deialdia egin dute. Abuztuaren 7rako jarri dute odola ateratzeko hitzordua, eta txanda abuztuaren 5 eguerdira arte, abuztuaren 5 arratsaldean eta abuztuaren 6an hartu beharko da, 696 64 79 16 telefono zenbakian.
Ispasterren ere egun berean [abuztuak 7] egingo da odol ematea: elizaren ondoan egingo dute, 17:00etatik 20:30era bitartean.