
Abuztuaren 10ean 15:00etan muntatuko dute azpiegitura erraldoia, ohi legez, herrilanari esker. Herritarrak animatu dituzte auzolan erraldoiaren parte izatera.

Lekeitioko Marierrota Boleibol Taldearen ekimenez, Mendexako Karraspio hondartzak Boleibol Txapelketa hartu du abuztuko lehenengo zapatuan. Urteurrena tarteko, lehenengoz, egun berean jokatu dituzte partidu guztiak.

Delegaritza urte bukaerara arte egongo da martxan, eta horregatik, ordezko talde baten bila ari dira. Bestalde, abuztuaren 7rako (barikua) odola ateratzeko hitzordua jarri dute.

ETE eta KAE 2 ligak jokatu ziren zapatuan [abuztuak 1] Ondarroako uretan. Isuntzak laugarren postua eskuratu zuen. Ondarroa bosgarren doa sailkapen orokorrean eta Isuntza seigarren.