Ondarroa bosgarrena izan da etxeko uretan
ETE eta KAE 2 ligak jokatu ziren zapatuan [abuztuak 1] Ondarroako uretan. Isuntzak laugarren postua eskuratu zuen. Ondarroa bosgarren doa sailkapen orokorrean eta Isuntza seigarren.
42. Ondarroako Bandera. 42. Ondarroako Bandera egon da jokoan asteburuan [abuztuak 1]. Bertan batu ziren ETE eta KAE2 ligetako ordezkariak.
Aurreko asteburuan Zumaiako estropadan ETE ligako posturik onena eskuratu ostean –hirugarrenak izan ziren–, etxean bosgarren postua eskuratu zuten ondarrutarrek (12.13,70) sailkapen orokorreko postu bera, hain zuzen ere. Isuntza laugarren sailkatu zen (12.01.64), estropada ondarrutarrek baino 26 segundo gutxiagotan burututa.
Aurretik sailkatu ziren ligako traineru indartsuenak, Zarautz, Hondarribia eta Kaiku, lehenengo bi sailkatuak, gainera, ehunenekoen aldeagaz.
Hondarribian daukate hurrengo zapatuan [abuztuak 8] hurrengo jardunaldia. Arrantzaleen Kofradiako Bandera egongo da jokoan.
SAILKAPEN OROKORRA
1. Hondarribia 71
2. Zarautz 69
3. Kaiku 57
4. Deusto-Bilbo 45
5. Ondarroa 41
6. Isuntza 37
7. Hernani 30
8. Portugalete 10

42. Ondarroako Bandera. Argazkia: Ondarroa AE/Facebook