Kalean dago lan eskubideetan alfabetatzeko koadernoen hirugarren uzta
Berdintasun Sailak, Berritxuko Foro Feministak eta Enarak kooperatibak sustatutako hirugarren liburuxkaren gaia etxeko lanak eta zaintza lanak ordainpean egiten dituzten pertsonek jasaten dituzten indarkeriak da.
Lan eskubideetan alfabetatzeko koadernoen hirugarren liburuxka Berdintasun alorrean hartutako konpromisoari jarraituz, Berriatuko Udalak etxeko eta zaintzako langileentzako lan eskubideetan alfabetatzeko hirugarren koadernoa kaleratu du. Berdintasun Sailak, Berritxuko Foro Feministak eta Enarak kooperatibak sustatutako hirugarren liburuxkaren gaia etxeko lanak eta zaintza lanak ordainpean egiten dituzten pertsonek jasaten dituzten indarkeriak da. Udalak jakinarazi duenez, etxeko zaintzaileei banatuko diete liburuxka berria eta webgunean ere eskuragarri dago, aurrez kaleratutako koadernoekin batera.
Liburu bilduma sei koadernoz dago osatuta. Bakoitzean gai bat landu dute, eta «premien arabera» ari dira kaleratzen. Horregatik, lehenengoan, lan kontratua, lan eskubideak, jarduna, ordainsaria, barneko langileen erregularizazioa eta baimenak landu zituzten, besteak beste. Bigarren liburuxka kaleratzeei eta langabeziari buruzkoa izan zen oro har. Gainontzeko hiru iburuxkak ere aurten argitaratzea aurreikusi dute.