
Emakundek jakinarazi duenez, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban 2.187 emakumek salatu dute tratu txarrak jasan dituztela bikotekidearen edo bikotekide ohiaren partetik. Joan den urtekoagaz alderatuta, %7 handiagoa da datua.

Alga japoniar inbaditzaileek Igerileku Zaharra eta ingurua hartu dute azkenaldian, eta egoerari aurre egiteko, igerilekua hustu eta garbitzeko auzolana egingo da abuztuaren 11n.

Kolore biziz janzten ditu bere sorkuntza lanak ondarrutarrak. Zaletasuna ezeze, terapia ere bada berarentzat margotzea. Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan daude ikusgai bere lanak, abuztuaren 8ra arte.

Kuadrilla Egunean eta Arrantzale Egunean erabili ahalko dute eskualdeko bizilagunek autobus zerbitzua. Itzulerako orduak 03:00etan eta 05:00etan izango dira.

Berdintasun Sailak, Berritxuko Foro Feministak eta Enarak kooperatibak sustatutako hirugarren liburuxkaren gaia etxeko lanak eta zaintza lanak ordainpean egiten dituzten pertsonek jasaten dituzten indarkeriak da.