Kaleak garbi mantentzeko eskatu die Munitibarko Udalak herritarrei
Datozen egunetan ez da egongo herriko kaleak nork garbitu, eta udalak ohartarazi du aspaldion zikinez betetzen direla kaleak konturatu orduko.
Munitibarko kale bat, zikinez beteta. Argazkia: Munitibarko Udala Munitibarko Udalak garbi jokatzeko eskatu die herritarrei. Udalak jakitera eman du datozen egunotan ez dela egongo herria zeinek garbitu eta, hortaz, herriko kaleak garbi mantentzeko eskaria luzatu die udalerrian egongo direnei: “Aspaldion darabilgun zikin sortzeagaz, herrian kaleak konturatu orduko zikinez beteta egongo dira”, ohartarazi du. “Mesedez, zikinik ez sortzeko ahalegina egin”.
Botikina, itxita
Beste alde batetik, udalak jakinarazi du udalerriko botikina itxita egongo dela abuztuaren 23ra bitartean.