
08:00ak aurretik hasi dira boluntarioak igerilekura gerturatzen, eta eten gabe aritu dira lanean. 20 metro kubikotik gorako kontainer batera bota dituzte igerilekuan zeuden alga japoniar inbaditzaileak. Pentsa baino gehiago zeuden.

Herritarrek hala erabakita izango da elkartea jaietako txupineroa. Udalak eskerrak eta zorionak eman dizkie elkartekideei. Sanantolinek kartela ere badute honez gero: Lierni Ortiz Elorzaren “Dzanga jaira” lana izan da irabazlea.