Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Martxan dago 'Herria garbi egotea zure ardura ere bada' kanpaina

Kanpainak eguneroko keinu txikietan jarriko du arreta: "Herritar bakoitzaren ekintza txikiek eragin handia daukate guztion artean partekatzen ditugun espazioen kalitatean".

Lekeitio garbi mamtentzeko kanpaina Kanpainarako erabili duten irudietako bat. Irudia: Lekeitioko Udala
Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Lekeitio
2026/08/11

Garbitasuna ez da udalaren ardura bakarrik; herritar bakoitzaren eguneroko jokabideek ere eragin zuzena daukate herriaren egoeran. Ideia horretatik abiatuta, Lekeitioko Udalak Herria garbi egotea zure ardura ere bada sentsibilizazio kanpaina abiatu du.

Kanpainaren helburua da garbitasunaren inguruko ikuspegia aldatzea. “Askotan pentsatzen dugu herria garbi mantentzeko irtenbidea garbiketa gehiago egitea dela. Baina benetako erronka bestelakoa da: garbitu beharra gutxitzea, hau da, zabor gutxiago sortzea eta espazio publikoak ez zikintzea”, adierazi du udalak ohar bidez.

Udalak gogorarazi nahi du kaleak eta gainerako espazio publikoak garbitzea ezinbestekoa dela, baina garbiketa lanek ere baliabideak kontsumitzen dituztela. “Garbitzeko ura, energia, erregaia eta garbiketa produktuak erabiltzen dira, eta horrek guztiak ingurumen inpaktua sortzen du. Horregatik, aukera jasangarriena ez da gehiago garbitzea, gutxiago zikintzea baizik”.

Kanpainak eguneroko keinu txikietan jarriko du arreta: zaborra edukiontzira botatzea, zigarrokinak lurrean ez uztea, hondartza eta portura hondakinik ez botatzea, txakurren kakak batzea edo jaietan sortutako hondakinak behar bezala kudeatzea. “Herritar bakoitzaren ekintza txikiek eragin handia daukate guztion artean partekatzen ditugun espazioen kalitatean”.

Horretarako, Lekeitioko Udalak komiki estiloko irudiak eta mezu zuzenak erabiliko ditu kaleetan eta udalaren komunikazio kanaletan. Lekeitioko Udalak herritar guztiei dei egin die kanpainagaz bat egin eta herriaren zaintzan parte hartzera.​

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Freedom Flotillak herritarren berotasuna jaso du Bilbon, Gazara abiatu baino lehen

Euskal Herria, Bizkaia

«Erreparazio publikoa» eskatu du Agirre alkateak Getxoko jauregiaren auzirako

Euskal Herria, Bizkaia

Epaileak artxibatu egin du Getxoko Irurak Bat jauregia eraisteagatik irekitako auzia

Ekonomia, Bizkaia

LHKren itzulpen zerbitzurik gabe egin dute Bizkaiko metalgintzako mahaiaren bilera

Plentziako Eskolako lau autobus zerbitzuetatik bi kenduko dituztela salatu dute gurasoek

Begoñako basilikaren 3Dko erreplika bat egin dute, indusketen emaitzak dokumentatzeko

Euskal Herria, Bizkaia

Errealitatea «desitxuratzen saiatzea» egotzi diote Gernikako gaztetxeko kideek alkateari

Euskal Herria, Bizkaia

Aurkitu dute joan den ortziraletik desagertua zen Barakaldoko gizona

Euskal Herria, Bizkaia

Gernikako Udalak ohartarazi du gaztetxeko kideek ordaindu egin beharko dutela liburutegi berriko lanak atzeratuz gero

Kultura, Bizkaia

Ia 490.000 bisitari izan ditu Guggenheim museoak ekainetik abuztura bitartean

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko metalgintzako mahaian hasiko da ELA lan itunak euskaraz negoziatzen

Euskal Herria, Bizkaia

Iker Casanova proposatu du EH Bilduk Bizkaiko ahaldungai nagusi izateko

Euskal Herria, Bizkaia

Barakaldon desagertutako 77 urteko gizon baten bila ari dira

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.