Arrantzale Egunean Ondarroatik Mutrikura itzultzeko gaueko autobus zerbitzu berezia egongo da
Mutrikuko Udalaren ekimenez, gaur [abuztuak 17] 01:30ean eta 04:00etan etxera itzultzeko autobusak egongo dira, euro 1en trukean. Autobusean bertan ordaindu behar da.
2025eko Ondarroako Andra Mari jaiak. Arrantzale Eguna dute gaur [abuztuak 17] Ondarroan, eta Mutrikuko Udalak gauerako autobus zerbitzu berezia antolatu du, jaiegunaz gozatu ondoren etxerako itzulerarako.
Autobusak 01:30ean eta 04;00etan aterako dira Itsasaurreko autobus geltokitik. Erabiltzaileek euro 1 ordaindu beharko dutem autobusean bertan, “Gozatu jaietaz, eta aukeratu autobusa etxera itzultzeko”.