
Galdutako lanbidez bete ziren atzo [abuztuak 16] Ondarroako kaleak, nostalgiaz, kritikaz... Agustin Arrizabalagak irabazi du Itsasaurre usain goxoz bete duen marmitako lehiaketa. Gaur gaueko [abuztuak 17] Leokadiren eta Kortxeleko Mamuen kalejira 23:00etan hasiko da, Kofradia Zaharretik.

Mutrikuko Udalaren ekimenez, gaur [abuztuak 17] 01:30ean eta 04:00etan etxera itzultzeko autobusak egongo dira, euro 1en trukean. Autobusean bertan ordaindu behar da.