Rubio Memoriala hartu du Mutrikuko San Migel futbol zelaiak
Mutriku Futbol Taldeak, Debako Amaikak Batek eta Ondarroako Aurrerak hartu zuten parte 37. Rubio Memorialean, eta etxekoek irabazi zuten lagunartekoa. Bertan, Unai etxebarria eta Aner Blanco Mutrikuko jokalariak omendu zituzten.
Unai Etxebarria eta Aner Blanco omendu zituztenMikel Santiso. Mutriku Futbol Taldeak, Ondarroako Aurrerak eta Debako Amaikak Bat taldeek 37. Rubio Memoriala jokatu zuten zapatuan [abuztuak 29] Mutrikuko San Migel futbol zelaian. Etxekoek irabazi zuten memoriala, eta Unai Etxebarria eta Aner Blanco Txuri jokalariak omentzeko tartea hartu zuen klubak.
Aurrerak eta Amaikak Batek jokatutako partida berdinketarekin amaitu zen [0-0]; Aurrera eta Mutrikuk jokatutakoan etxeko taldea nagusitu zen [1-0]; eta Mutrikuko taldeak Debakoarekin lehiatutako partidan hiru gol sartu zituen [3-0]. Hala, lehiatutako bi partidak irabazita poltsikoratu zuten garaipena mutrikuarrek.
Omenaldia. Mutriku Futbol Taldeak memoriala aitzakiatzat hartuta, urte luzetan klubaren parte izan diren Unai Etxebarria eta Aner Blanco Txuri omendu zituen, biek taldea utzi dutelako.
Argazkiak: Mikel Santiso.