Kresala Kultur Elkarteak euskal dantzen ikastaroa antolatu du
Hamalu urtetik gorakoei zuzendutako ikastaroa izango da. Izena emateko aukera egongo da irailaren 7ra arte.
Kresala Kultur Elkarteak euskal dantzen ikastaroa antolatu du datorren ikasturaterako, Ondarroako Udalaren laguntzagaz. Hamalau urtetik gorakoei zuzendutako ikastaroa izango da, irailetik ekainera bitartean, barikuetan, Kofradia Zaharreko hirugarren solairuan. Irailaren 7ra arte egongo da aukera izena emateko kresalaondarru@gmail.com helbidera idatzita edo 639 34 97 54 telefono zenbakira deituta. Gutxienez sei laguneko taldea osatu beharko da ikastaroak aurrera jarraitzeko.