Ondarroako haurreskolan konponketak eta berrikuntzak egin ditu udalak
Ondarroako Udalak uda aprobetxatu du herriko haurreskolan berrikuntzak eta konponketak egiteko.
Ondarroako Udalak zenbait konponketa eta berrikuntza egin ditu herriko haurreskolan uda sasoian. Besteak beste, sarrera eta barruko gelan margotu dituzte, goiko jolastokiko txabola margotu eta atea jarri diote, argiztapena berritu dute, eta gela batean ispilu berri bat jarri dute umeen segurtasuna handitzeko.