Ondarroako Perurekin Elkarteak bilera irekia deitu du eguaztenerako
Kofradia Zaharrean batuko dira bihar [eguaztena], 19:00etan.
Herritarrei elkartearen berri eman eta jardueretarako laguntzaile berriak bilatzeko helburuagaz, bilera irekia egingo du bihar [eguaztena] Ondarroako Perurekin Elkarteak. Hitzordua 19:00etan izango da, Kofradia Zaharrean. Bertan, eskuartean dituzten proiektuak azaltzeaz gain, datozen hilabeteetan antolatuko dituzten ekimenen berri emango dute. Elkartetik bertaratzeko deia egin diete herritarrei: “Etorri gure elkartea ezagutzera!”.