Eguzkik Mutriku eta Saturraran batuko dituen bidegorria eskatzen jarraitzen du
Eguzkik bizikleta berde bat jarri du Mutrikuko San Jeronimo auzoko biribilgunean, Mutriku eta Saturraran batuko dituen bidegorria eskatzeko.
Eguzkik bizikleta barde bat jarri du Mutrikuko San Jeronimo auzoko biribilgunean. Eguzki. Eguzkik Mutriku eta Saturraran batuko dituen bidegorria eskatzen jarraitzen du, eta horretarako, bizikleta berde bat jarri du talde ekologistak Mutrikuko San Jeronimo auzoko biribilgunean.
Eguzkik dioenez, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Planen arabera 2021ean martxan jarri behar zen bidegorriaren proiektua oraindik eraiki gabe dago: “Ez dugu su-etenik eman nahi helburu hori lortu arte”. Gainera, atzerapena Mijoa errekaren sanemanduarekin lotuta dagoela aipatu dute talde ekologistatik: “Saneamendurik gabe jarraitzen du errekak, eta guk, bidegorririk gabe. Bi gauza aldarrikatzen jarraituko dugu: bidegorria eta saneamendua”.