Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaUdala

Udal brigadak "dagozkion ardurak bere gain hartzeko" eskatu dio Markina-Xemeingo Udalari

"Kualifikazio maila altuagoko lanak" egiten aritu direla adierazi eta euren aurkako "beste eraso bat" jasan dutela salatu dute langileek. Hala, Markina-Xemeingo brigadako beharginak astelehenean hasi ziren udaletxe aurrean elkarteratzeak egiten.

Markina-Xemein brigada Udal brigadako langileak, atzo, udaletxe aurreko elkarteratzean.
Oibar Uribarri Bengoetxea
Markina-Xemein
2026/09/03

Markina-Xemeingo udal brigadako langileek astelehenean hasi zituzten elkarteratze eta aldarrikapenak udaletxearen aurrean. Beharginek euren lana “profesionaltasun eta fundamentu gehiagogaz” egin ahal izateko, “lan antolaketa hobea, agindu eta azalpen argiak eta dagozkion ardurak hartzeko” eskatu dio udalari. Salatu dutenez, “agintaldi aldaketagaz batera gobernu talde berria langileekin batuko zela” adierazi zuen udalak, hala ere, “ez dute brigadarekiko interesik erakutsi guk eurengana jo dugun arte”.

Markina-Xemeingo Udalak “azken urteetan ohikoak izan dituzten hainbat lan egiteari uztea” leporatu die langileei, hala ere, brigadako kideek argi adierazi dute “lan talde osoa ‘peoi arrunt’ kategorian dagoela kontratatuta, eta “kualifikazio maila altuagoko lanak egiten” aritu direla. Gehitu dutenez, udaletxean indarrean dagoen lanpostuen balorazioan zortzitik hiru plaza (elektrizista, igeltseroa eta kamioi idaria) kategoria altuago baten izendatuta daude ofizialki, eta lanpostu horietako langileak jubilatu direnean, “udalak kontratazio berriak ‘peoi arrunt’ kategoriara jaisi” dituela salatu dute. Lanpostuen balorazio hori 2004. urtetik eguneratu barik dagoela azaldu dute langileek, eta egunerako eskatu dutenean, “trabak besterik ez” dituztela jaso.

Brigadak, euren kontratuen harira, “lege-iruzur egoeran” daudela salatu dute: “Irregulartasun egoera honetan hainbat kontratu aldaketa egin dituzte, hauetako batzuk, gizarte-segurantzak onartu ez dituenak”. Hori zuzentzeko, udalak oposaketak ateratzeko konpromisoa hartzen duela adierazi dute, baina “ez duela esandakoa betetzen”. Beharginek adierazi dute udalak “lanorduetatik kanpo lan egiteko akordio bat” adostuta daukala, eta akordio horrek “ez dituela gaur egungo lan hitzarmena eta kontratuan jasotakoak errespetatzen”. Hori konpontzeko, akordio berri bat adosteko saiakera egin zutela adierazi dute langileek, eta hala ere, “udalak uko egin” ziola.

“Borondate falta horren aurrean”, beharginek uztailetik aurrera euren “lan kontratuko kategoriara eta akordiora mugatutako lanak soilik egitea” erabaki zutela azaldu dute. Horri lotuta, brigadakoek bajak ez kubritzea ere leporatu die udalari: “Udako lanaldirako kontratatutako langile bati, iraupen luzeko baja bat ordezkatzeko lan kontratua egingo ziela berretsi zion udalak. Hala ere, azken momentuan, berbatutako kontratu hori ez zela gauzatuko esan zioten”. Gertaera horren ostean, langileek euren aurkako “erasoa” salatu dute: “Brigadako lankideoi leporatu ziguten erabaki horren errua; guk hartutako erabakiaren ondorioz lanik ez dagoela eta langileak soberan gaudela esanez”. Lanik ez dagoela “gezurra” dela azpimarratu dute langileek, eta herriak izan duen hazkundearen ondorioz, “lanak ugaritu” egin direla adierazi eta “lan taldea zortzi langilegaz” mantentzen dela argi utzi dute.

Negoziazioa, kolokan. Egoerari irtenbidea emateko eta “egiten dituzten lan eta funtzioen arabera lanpostuaren deskribapena eta soldata egokitzeko”, udalak “buru-belarri lanean” ari dela adierazi du, baita negozio-mahaia abiatuta dagoela aipatu ere. Udalak, beraz, “langileen lan-baldintza egokiak bermatu eta, aldi berean, diru publikoaren eta udal baliabideen kudeaketa zuzen, arduratsu eta justua egiteko” proposamena aurkeztuta duela adierazi du. 

Udalak adierazi duenez, proposamen horrek langileen ordainsari globala 40.674,11 euro gordinera igotzea planteatzen du. Gaur egungo ordainsaria 35.693,84 eurokoa dela adierazi dute, eta horri “hitzarmenetik kanpo jasotzen diren hainbat osagarri” gehitzen zaizkiola. Proposamenak “osagarri horiek nomina ofizialean egituratzea aurreikusten du, lanpostuaren izendapena eta funtzioak egokitu eta ordainsarien egonkortasuna eta, dagokionean, kotizazio oinarriak hobetzeko”. Gainera, urteko lanorduak “nabarmen murriztea” proposatzen dute, “aparteko orduak gutxituz eta urteko atseden egunak 36ra handituta”.

Langileek egin duten bezala, udalak ere aipatu du brigadako kideek zenbait hilabete daramatzatela “urteetan normaltasunez egin dituzten hainbat lan egiteari uko egiten”. Horrek “udal jarduera murriztu” duela argitu du, eta “kanpoko enpresak kontratatu” behar izan dituela funtsezko zerbitzuak bermatzeko, “sortutako gainkostuari aurre eginez”. Udalak, langileek “gezurtzat” jo badute ere, “lan karga jaitsi” dela adierazi du. Horregatik, “ordezkapen kontratuak aldi baterako ez egitea” erabaki du.

Gobernu-taldeak “elkarrizketarako prest” dagoela berretsi du, “akordio gardena, legezkoa eta langileentzat zein herritar guztientzat bidezkoa lortzeko”. Udalak adierazi du bere “lehentasuna” dela “langileen lan-baldintzak hobetzea, zerbitzu publikoen ohiko funtzionamendua bermatzea eta baliabide publikoak modu arduratsu eta bidezkoan kudeatzea”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Plentziako Eskolako lau autobus zerbitzuetatik bi kenduko dituztela salatu dute gurasoek

Begoñako basilikaren 3Dko erreplika bat egin dute, indusketen emaitzak dokumentatzeko

Euskal Herria, Bizkaia

Errealitatea «desitxuratzen saiatzea» egotzi diote Gernikako gaztetxeko kideek alkateari

Euskal Herria, Bizkaia

Aurkitu dute joan den ortziraletik desagertua zen Barakaldoko gizona

Euskal Herria, Bizkaia

Gernikako Udalak ohartarazi du gaztetxeko kideek ordaindu egin beharko dutela liburutegi berriko lanak atzeratuz gero

Kultura, Bizkaia

Ia 490.000 bisitari izan ditu Guggenheim museoak ekainetik abuztura bitartean

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko metalgintzako mahaian hasiko da ELA lan itunak euskaraz negoziatzen

Euskal Herria, Bizkaia

Iker Casanova proposatu du EH Bilduk Bizkaiko ahaldungai nagusi izateko

Euskal Herria, Bizkaia

Barakaldon desagertutako 77 urteko gizon baten bila ari dira

Euskal Herria, Bizkaia

Elkarbizitzan oinarritutako etorkizun bat aldarrikatu dute ehunka lagunek Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilboko Aste Nagusiko seigarren egunean gizon bat atxilotu dute indarkeria matxistagatik

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.