
San Juan nagusitu da 19. Kontxako Banderaren sailkapen estropadan. Ondarroa hamahirugarrena izan da, eta jarraian sailkatu da Lekittarra. Zarautzek estropada gogoangarria egin du, eta Kontxan ariko da, zortzigarren sailkatuta.

"Kualifikazio maila altuagoko lanak" egiten aritu direla adierazi eta euren aurkako "beste eraso bat" jasan dutela salatu dute langileek. Hala, Markina-Xemeingo brigadako beharginak astelehenean hasi ziren udaletxe aurrean elkarteratzeak egiten.

Jaietako hirugarren egunagaz batera, Kamiseta Eguna ari dira ospatzen Lekeition. 30. Paella Txapelketan 73 taldek izena eman badute ere, 65 izan dira aurkeztutako paellak. Horrez gain, kuadrilen arteko probak eta II. Lumentzara Igoera ere egin dituzte.

Gaur goizean zabaldu dute berriro Beti Jai jubilatuen txokoa. Opela kooperatibak eskainiko du tabernako zerbitzua, eta gunea dinamizatzeko ekintzetaz ere arduratuko da.

Izen-ematea irekita dago, eta urriaren 3an hasiko da ikastaroa.