Berriro zabaldu dute Beti Jai jubilatuen txokoa
Gaur goizean zabaldu dute berriro Beti Jai jubilatuen txokoa. Opela kooperatibak eskainiko du tabernako zerbitzua, eta gunea dinamizatzeko ekintzetaz ere arduratuko da.
Gaur zabaldu dute berriro Beti Jai jubilatuen txokoa. Markina-Xemeingo Udala. Beti Jai jubilatuen txokoa zabalik dago berriro ere. Gaur goizean zabaldu dute, eta mokadutxo, kantu eta istorio artean ibili dira bertaratuak. Opela kooperatibak eskainiko du tabernako zerbitzua, eta gunea dinamizatzeko ekintzez ere arduratuko da, astean behin.
Astean lau egunetan zabalduko dute gunea, eta irekita mantenduko da abendura arte. Eguaztenetan, zapatutan eta domeketan 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta eguenetan 10:00etatik 14:00etara.