Ispasterko Udalak bitxigintza ikastaroa antolatu du ikasturte osorako
Izen-ematea irekita dago, eta urriaren 3an hasiko da ikastaroa.
Ispasterko Udalak Bitxigintza ikastaroa jarri du martxan ikasturte guztirako. Urriaren 3an hasiko dira klaseak, eta eguenetan batuko dira ikastaroan izena ematen dutenak. Horretarako, Ispasterko Udalera deitu, ispasterkoudala@gmail.com helbidera mezua idatzi edo udaletik zabaldutako QRan eman beharko da izena.
Bi orduko ikastaroa izango da. 18:00etatik 20:00etara bitartean, eta gehienez hamabi pertsonako taldea izango dela zehaztu dute udaletik -13 urtetik aurrera-. Gainera, udalerrian erroldatutako bizilagunek lehentasuna izango dute, eta matrikularen kostuaren (45 euro hilean) %20ko dirulaguntza izango dute. Gainerako interesdunei dagokienez, izena emateko ordena hartuko da kontuan. Izena ematen duten partaideek ikasturte osoan parte hartzeko konpromisoa hartuko dute, eta horrenbestez, kuota guztia ordaindu beharko dute. Bestalde, ikastarorako materiala udalak jarriko du.