Eskupilota probatzeko aukera egongo da Aulestin
5 urtetik gorako umeei eskupilota eta multikirolak probatzeko gonbidapena zabaldu die Lea Ibarra Pilota Elkarteak.
Umeen aisialdia kirol jarduerez betetzeko aukera heldu da Lea Ibarrera. 5 urtetik aurrerako edozein umek pilotan, palan eta multikiroletan parte hartzeko aukera paregabea izango du Aulestin. Konpromiso barik probatzeko aukera eskaini du Lea Ibarra Pilota Elkarteak. Eskupilota saioak asteleheneta 17:00etatik 18:00etara eta eguenetan 16:00etatik 18:00etara izango dira. Multikiroletako saioak, aldiz, astelehenetan egingo dituzte 16:00etatik 17:00etara.
Bertaratzeko asmoa duten umeen gurasoek 695 73 24 39 (Unai) telefono zenbakira deitu beharko dute.