
Artzabal XIII. Surf Eguna hartuko du Karraspio hondartzak zapatuan [irailak 12]. Egun osoko egitarau inklusiboa prestatu dute, ikastaro, txapelketa eta jan edanagaz osatuta.

Bihar [irailak 11] hasiko dira Berriatuko Aitxe Kutz jaiak eta astelehenera arte denetariko ekitaldiak izango dituzte herrian. Futbola, kostako buelta, duatloia, trikitilariak eta parrillada jaietako nahitaezko jarduerak dira aurten ere.

Markina-Xemein, Ondarroa, Mutriku eta Debako mendizaleak Saioa [Nafarroa, Baztan] mendira joango dira domekan [irailak 13].

5 urtetik gorako umeei eskupilota eta multikirolak probatzeko gonbidapena zabaldu die Lea Ibarra Pilota Elkarteak.

Proposamenak aurkezteko azken eguna irailaren 21a [astelehena] izango da. Hautatutako sortzaile edo taldeak 15.000 euro jasoko dituzten proiektua garatzeko.