Lekeitioko Paskual Abaroa kalea itxita
Kalea gaur eta bihar zarratuko dute fraileen aurrealdean. Autoentzako itxita egongo da, oinezkoek ez dute arazorik izango.
Lekeition konponketa lanetan ari dira Paskual Abaroa kalean eta Lekeitioko Udalak kalea gaur eta bihar autoentzako itxi egingo dutela jakinarazi du. Zehazki fraileen aurreko zatia izango da mugatuko dutena, errepidea asfaltatzeko lanak egin behar baitituzte.