
Arraun Lagunakek bere bosgarren Kontxako Bandera lortu zuen atzo [irailak 13]. Oriok orain arteko nagusitasuna berretsi eta 131. Kontxako Bandera astindu zuen Donostian, horien 34.a izan zena. Lekittarra eta Ondarroa zazpigarren eta zortzigarren postuetan geratu ziren.

Eguraldia lagun, bertako zein ingurukoak gerturatu dira txapelketa, herri bazkari eta bestelakoez gozatzeko. Herri bazkarira, esaterako, 173 lagun apuntatu ziren, inoiz baino gehiago.

Galbaixora igo dira gaur [irailak 14] goizean mutrikuarrak, Galbaixo eguna ospatzera. Eguerdian, goitibeheretan jaitsi dira Goiko Plazara.

Parte hartze handia izan zuten bai kostako buelta herrikoiak eta baita umeen ekintzek ere. Omenaldiek ere izan zuten bere lekua jaietan, futbol taldeko lau jokalariri eta Xabat Bilbatua Galdosi.

Kalea gaur eta bihar zarratuko dute fraileen aurrealdean. Autoentzako itxita egongo da, oinezkoek ez dute arazorik izango.